La Salle programak

ULISES CREA HARA IRATI  SEIN Irakurketa eraginkorra


La Salle zentroetan betitik izan da berrikuntza pedagogikoa helburu. Euren fundatzailea izan zen La Salletar Joan Bataiatzailearekin (1651-1719) hasi zen, eta hezkuntza-teknikak garatu ostean, gaur arte guztiz berritzaileak, orduko Frantzian lehen hezkuntzako eredu egin zen.

Denboran aurrera eginda, 1990an hasi ziren, Bilbo Sektorean, Berrikuntza Pedagogikoko prozesuak, LOGSEren aplikazioarekin batera. Hauek guztiek helburutzat dituzte:

   - Adimenaren alde guztiak garatu: bertikala, albokoa eta emozionala.

   - Etorkizunerako beharrezko izango diren zenbait gaitasun eskuratu

   - Hezitzaileak proiektu komun bateko partaide izan daitezela sustatu

   - La Salleren heziketa eskaintzaren ezaugarri bereizgarriak barneratzea

   - Etengabeko berrikuntza pedagogikoan oinarritutako salletar tradizioa jarraitu eta berritu

 

ULISES

Estimulazio goiztiarreko programa garapenaren hainbat arloetan:

1. SN ARLOA (Neurona-sareak)

lasalle-programak9.resized.pngGarai kritikoan (2-7 urte bitartean) neuronen arteko konexioak ugaritzeko eta fondo kognitibo antolatuak (datuak) sortzeko estimulazioa. “Errepide mapa on bat eratzean datza, ezagutzak abiadura handian eta ordenean mugi daitezen. Bigarren alderdi honek (neurona bideen ordena eta hierarkia) markatzen du gure programaren eta merkatuan dauden beste batzuen arteko desberdintasuna.

Sensor da arlo honetan gure proiektuak duen beste berrikuntzetako bat: neurona-estimulazioaren klabe berean, hitzekin (irudi globala) eta ahoskerarekin lan egiten dugu informazio idatziko fondoak sortzeko asmoz. Hori lagungarria izan daiteke ikasleentzat irakurketaren entrenamenduan konexioak egiten hasten direnean.

2. ARLO PSIKOMOTORRA. Lateralitatea garatzeko zirkuituak

lasalle-programak10.resized.pngGarapen senso-neuro-motorraren estimulazioa garai kritikoan (3-7 urte bitartean).

Maila “organikoan” lan egiten jarraitzen dugu: gizakia definitzeko orduan zerbait garrantzitsua eta behin-betikoa baldin badago hori gure nerbio sistema da. Pertzepzio sistema eta sistema motorrari ipiniko diogu arreta, pertsonaren heldutasunean eta garapen koordinatu eta harmonikoan duen eragina dela eta. Lehen haurtzaro honetan, prozesu hau ondo egiteak oinarri sendoak garatuko ditu haurrengan, inguratzen dituen munduarekin duen erlazioari dagokionean.

3. ARLO PERTZEPTIBO- KOGNITIBOA (PC)

lasalle-programak12.resized.pngGaitasunak

Estimulazioa gaitasun kognitiboak identifikatzeko eta pentsamendu logikoko sekuentzia automatizatzeko.

Ohikoa da jadanik entzutea “ikasten erakustea” prozesuak duen garrantziari buruz, “gauzak” erakustea motz geratzen baita. Ekintzei, arazoei edo egunerokoari erantzuna eman edo konpontzeko gure buruak egiten duenaz konturatzea egunez egun indar handiagoz azaltzen zaigun beharra da. Gure txikiek letania baten modura errepikatzen dute zerbait sailkatzeko beharrezkoa dela “lehenengo atentzioz behatzea, elementuak ondo identifikatzea, ezaugarriak
alderatzea.”.

Mapping

lasalle-programak13.resized.pngSintetizatu gaitasuna barneratu kontzeptu mapak erabiliz, Kontzeptu mapen antolaketa espaziala barneratu eta irudiak erabiliz, Kontzeptu mapak egiten hasi. Programa honek jarraipena du LHen eta DBHen IRATI programaren barruan.

 

4. LATERAL ARLOA

Sormena garatzeko programa bat da.

 

CREA

Programa hau sormena garatzeko sortua izan da. Bere helburua da ikasleriari alboko pentsamendua eta emozio trebetasun inguruko estrategiak eskaintzea, honela arazoak
ebazteko sormenezko planteamenduak landu ditzaten.

CREA sormenezko trebetasunak lantzeko proiektu sekuentziatua eta sistematikoa da eta maila guztietan aplikatzen da, Haur Hezkuntzatik hasita Heziketa Zikloetaraino.

Egungo gizartearen etengabeko aldaketa eta hobekuntzaren sortzaile dira sormenezko ekintzak, segurtasun ezarekiko tolerantzia garatu duten taldeak, arazoak aukera bezala bizi
dituztenak eta kanpoko nahiz barruko mugak gainditzeko gai izan direnak.

CREAk erreminta ezberdinak barneratzen ditu, hala Nola Alternatiba Anizkuna, Pentsamendu Hedakorra, Behaketa Dibergentea, Analogiak, Six & Six; eta baita Brainstorming eta honen bariazioak ere. Lehen Hezkuntzako 3. ziklotik aurrera metodo horiek pauso arautuak dituen prozedura batean antolatzen dira:

lasalle-programak14.pngLa Sallek CREAri esker jaso dituen sariak:

   - 1996 Príncipe Felipe Saria bikaintasunari
   - 2000 Europako Saria bikaintasunari
   - 2003 Berrikuntzako Sari Nazionala
   - 2004 Berrikuntzako Wolfson Prize
   - 2006 AESMAS Saria

 

 

 

lasalle-programak15.resized.pngHelburua: Bakoitzak bere barne mundua ezagutzeko bidea erakutsi nahi da kontzientzia, emozioak, zalantzak, oroitzapenak, balioak, sinesmenak… landuz. Bide hori gorputz esperientziak biziz, emozioen oreka bilatuz eta transzendentziari atea irekiz egingo dugu.

Beste aukera guztiak baztertu gabe, funtsezko honako edukiak proposatzen ditugu barnetasun hezkuntzarako: gorputzaren lanketa, integrazio emozionala eta transzendentziara irekitzea:

    Teknikak - tresnak, erlaxazioa, arnasketa, bistaratzeak, arte adierazpena, musika, ahotsaren lanketa, jolasak eta dinamikak.

 

Ezagutza kudeatzeko eta sintetizatu gaitasuna garatzeko programa.

Helburua: Nola erabili informazioa, ezagutza bilakatzeko eta sintetizatzeko. Prozedurak:                               

KONTZEPTU MAPAK: HH, LH eta DBHen.

   -LH 1.zikloan, kontzeptu mapa prozedura eta sintetizatu gaitasuna barneratu.

   -LH 2. eta 3.zikloan, kontzeptu  mapen erabilera garatu.

   -DBHen, ezagutza kudeatzeko prozedura nagusi bezala erabili  arlo ezberdinetan.

ORGANIGRAMAK: Informazioa sintetizatu, ikasi edo komunikatzeko prozedura bisuala.

   -DBHen jarraipena du SEIN programan.

INFOGRAFIA: Informazioa kudeatzeko tresna, modu eraginkor batean testua eta irudia batera erabiltzen dituena.

lasalle-programak16.resized.png

   -Analitikoa: dena ikusi behar da.

   -Aplikatua: gauza bakoitza bere tokian.      

   -Sistematikoa: ezer ez informaziorik gabe.

   -Sintetikoa: hitz gutxiekin nahikoa.

 

lasalle-programak19.resized.pngLa Salle programei esker,aurreko urteetan lortu den guztiari jarraipena egiten dion programa da. Ikasleek, planteatzen duten arazoari aurre egiteko trebatzen dira, arazoak aukera bihurtzen.

Helburua: Era kooperatibo batean, arazoak errealitatea hobetzeko aukera direla ikastean datza. Proiektu-arazo bat ebazteko ideiak edo aukerak bilatzean eta hautatzean datza, sormena erabilgarritasunaren alde.Informazioa bilatu, sintetizatu, elkar trukatu eta komunikatzean datza.

Metodologia: Ikasleak taldeka banatzen dira eta adinaren arabera kurtsoan zehar bi proiektu edo bakarra egin beharko dute. Arlo zientifiko-teknikoa edo hizkuntza eta humanitate ingurukoa edo eta multidisziplinarra.

 

Irakurketa eraginkorra

lasalle-programak20.resized.pngHizkuntza-berrikuntzen helburua da irakurle eta idazle aktiboak, ondo trebatuak eta helduak heztea: testu bakoitza behar den bezala irakurtzen dakite, abiadura onean eta, noski, ulermen maila ezin hobearekin.

Gaitasun horiek garatzea guztiz bat dator hezkuntza eraberritzeko proposamenarekin eta, horiei esker, erraztu egiten dugu ez bakarrik irakurketa, baizik eta ikasketaren prozesu globala. Horrela, Irakurketa Eraginkorra baliagarria da, baita ere, neurri batean, eskola porrota ekiditeko. Izan ere, ein batean, porrota, irakurketa gaitasun faltagatik ematen da.

    - Irakurle proiektua: irakurketa sailkatzen du hezkuntza etapa guztietan
    - Haur eta Lehen Hezkuntza: etapa hauetarako Irakurketa eraginkorraren irizpide eta materialak
   - Lehen eta Bigarren Hezkuntza: Irakurketa Eraginkorra ebaluatzeko informatika programa, irakurketa jokoak eta irakurketa estrategiak