La Salle astea 017+Proiektuen erakusketa azoka (2. edizioa)

Datorren asteartean (maiatzaren 23a), Bigarren Hezkuntzako ikasle talde batzuk burutu dituzten proiektuak izango ditugu ikusgai Beasaingo pergoletan.

La Salle Ikastetxeak eskolaren astea ospatuko du hurrengo astean (ostiralean bukatuko da, La Salle Egunarekin) eta ekitaldien artean erakusketa azoka berezi hau antolatu du. Bertan, Beasaingo ikasleekin batera, Donostia, Bilbo, Zarautz, Eibar, Zumarraga, Zaragoza eta Alfarotik etorritako gazteek taldean egindako proiektuak erakutsiko dizkiete standetatik pasatuko diren guztiei.

Erakusgunea (30 bat postuez osatuta) 3:30etan zabalduko da eta 6:30ak arte bisitatu ahal izango da. La Salle Ikastetxeak Beasaindar guztiei luzatzen die lanak eta proiektuak ikusteko gonbita.

Hemen duzue astearen egitaraua eta gonbitea:
http://www.lasallebeasain.eus/eu/salle-astea-017